“HAZI, BIZI, HEZI” Bizipen Tailerrak

Jada bada denbora  “HAZI, BIZI, HEZI” bizipen tailerrekin hasi ginela. Tailer horien helburua da eskolaren eta familien arteko loturak sendotzea. Gure ikasle eta zuen seme-alaben hazkuntza eta hezkuntza prozesua modu egokian garatu ahal izateko, ezinbestekoa da eskola eta familien arteko elkarlana eta hurbileko harremana sustatzea. Bide horretan sakontzen jarraitzea da, hain zuzen, gure helburu nagusietako bat.

Aipatutako tailerretan, 2 eta 3 urteko haurren zenbait funtsezko ezaugarri lantzen ditugu: adin horietako haurren arteko harremanak, adin horietan izaten dituzten beharrak eta haiek asetzeko moduak, eta haurren garapena, familiaren eta eskolaren testuinguruan. Tailer hauek planteamendu dinamiko batetik egiten dira beti, eta familia bakoitzak bere bizipenak partekatzeko aukera izango du.

Beraz, guztiok zaudete gonbidatuta Bizipen tailerretan parte hartzera. Anima zaitezte!