GUZTIOK ERALDAKETAREN PROTAGONISTA

Gure ikastetxeko eraldaketa, hezkuntza elkartea osatzen dugun guztion artean ari gara aurrera eramaten. Gaur, martxoak 10, larunbata, ikastetxean izan gara. Haur txikienak dituzten familiak, beraien seme-alabekin, psikomotrizitatea familian egiteko aukera bikaina izan dute. Haur eta guraso edota aiton-amonen arteko komunikazioa eta sormena sustatzeaz gain komunitate osasuntsua bideratzeko oinarriak ezarriz.

Bestetik, ikastetxeko haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako irakasle guztiak Konfiantzaren Pedagogiaren ezartzen jarraitzeko formakuntza saio batean izan gara, formakuntza eta hausnarketarik gabe hobekuntzarik ez dagoelako.

Guztion artean eta lanketa kooperatiboan guztientzat den ikastetxea eraikitzen jarraituko dugu.