EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN BAT

Martxoaren 8a dela eta, herriko ikastetxeek eta udalak, elkarrekin, berdintasuna aldarrikatuko dugu. Egitasmo horri lotuta, eta herritarrek aldarrikapen bera egiteko, udalak balkoietan jartzeko zapi moreak eskainiko ditu.

Ikasgeletan gaia lantzeaz gain, martxoaren 8an, herriko ikastetxeek eta Udalak herri mailako jende-katea osatuko dugu. Honela:

  • 10:00etan ikasleak  plazan elkartuko dira eta udaletxeko ordezkari batek harrera egingo die.
  • Ondoren, ikasleek plazatik abiatuta herrian buelta bat emango dute, eta berriz ere plazan elkartuko dira.
  •  10:30ean manifestua irakurri eta bertsoa abestuko da.

Ekintza horretarako ikasleei eskatuko zaie soinean more koloreko zerbait eramatea.

Zuek ere, hezkuntza komunitateko kide gisa, ekintzan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Berdintasunaren alde elkarrekin gaudela eskertuaz,  agur bero bat.