CAMBRIDGE AZTERKETAREN ZORTZIGARREN DEIALDIA

cambridge_mariatajose

Cambridge-ko azterketak egiteko 8. deialdia abian da jada.

Eleaniztasuna Ikastetxeko ardatz nagusietako bat izanik eta Ingelesak duen garrantzia kontuan harturik, nabariak dira azken urteetan hizkuntza honen inguruan egin ditugun hobekuntzak.  2014ko abenduan, Cambridge-ko azterketa ofizialen lehen deialdiko azterketak egiteko aukera izan genuen gure ikastetxean. Bigarren deialdiari dagokionez, azterketak iazko martxoan izan ziren, 2015eko ekainean berriz 3.deialdiari zegozkien azterketak egin ziren, laugarren deialdia abenduan izan zen eta bostgarren esta seigarren deialdia 2016en. Oraingoan, zortzigarren deialdiaren epea irekitzen da azterketa ekainean egiteko asmoa dutenentzat.

Maila desberdinetako azterketak hauek dira: BEC PRELIMINARY, BEC VANTAGE, BEC HIGHER, KET, KET FOR SCHOOLS, PET, PET FOR SCHOOLS, FCE, FCE FOR SCHOOLS, CAE, CPE. Azterketak egiteko aukera edonork izango du, hau da, irekiak dira, baina prestatzen ari diren gure ikasleentzat, abantaila garbi bat dago gainera, beraiek ezagutzen duten leku batean azterketa egiteko aukera izango baitute.

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitezte gurekin harremanetan ikastetxea@mariatajose.eus posta elektroniko bidez edota, 943 860462 telefonora deituz.

Matrikula epea: martxoak 19 arte.

For schools. Informazio gehiago hemen

Azterketa arruntak. Informazio gehiago hemen

Inskripzio orriak hemendik deskarga dezakezu.