Month: martxoa 2018

AKROSPORT

Hemen duzue LH 6. mailako ikasleek akrosport eginez lortutako lanaren emaitza. Bertan erakusten dute beraien artista sena eta elkarlanean aritzeko daukaten ahalmena. Itzurungo hondartzak ere bere aurpegirik onena erakutsi zigun. Ea gustukoa duzuen!

SAN TELMO MUSEOA ETA TXURI URDIN

Martxoaren 21ean 6. mailako ikasleok Donostiara joan ginen. Lehenbizi,  San Telmo museora abiatu ginen  eta han ikasgelan landu dugun Euskal Herriko Industriari buruzko proiektuarekin lotutako erakusketa ikusi genuen.  Museoaren 1. solairuan  gure Herriko Industrializazioari buruzko hainbat tresna eta makina  ikusi

FAMILIEKIN ELKARLANEAN

Konfiantzaren  pedagogiaren ideiarekin bat eginez, Ikastetxeko egunerokoan Familiekin elkarlana eta gurasoekin parte aktiboa izateko bidean , pasa den asteazkenean, martxoak 21, L.H 4.mailako ikasleen gurasoekin elkartzeko aukera izan genuen. Gure ikasleen eta seme-alaben  garapen sozio emozionalaren inguruko  prestakuntza   jaso genuen 

DBH 4ko ikasleak, Saharara

Iritsi da garaia. 365 egunetako konpromezu eta lan gogorrak bere fruitua eman du, eta heldu da uzta jasotzeko garaia. Martxoaren 23an, DBH 4ko ikasleak Tinduf-eko errefuxiatu kanpamendura doaz hainbat proiektu aurrera eramatera. Bertakoekin elkarlanean, eta auzolana hizpide, esperientzia ahaztezina izango

ANIMALIAK

Oraingo honetan, ANIMALIEN proiektua egin dugu. Lehenik eta behin, etxetik informazioa, argazkiak, ipuinak, etab. ekarri ditugu eta horiekin, gure guneak apaindu ditugu. Zein koloretsua dagoen guztia! Andereñoek esperimentatzeko aukera ezberdinak ere eman dizkigute, guk sortutako orbanekin arte lanak eginez, besteak

IKASTETXE ITUNDUETAKO GREBA DEIALDIAREKIN BAT EGINGO DUTE LANGILE ASKOK BAINA IKASTETXEA IREKITA MANTENDUKO DA BEHAR DUTEN FAMILIENTZAT

Bihar, asteartea, martxoak 20, EAE-ko Ikastetxe itunduetako greba deialdiarekin bat egingo dute ikastetxeko langile askok, baina hala ere,  familien beharrei erantzungo zaie, ikastetxea ordutegi eta zerbitzu guztietan irekita mantenduz. 0-18 urte bitarteko hezkuntza eskaintza dugu eta etapa guztietan bermatuko dira

EUREKA ZIENTZIA MUSEORA IRTEERA

Gure gelak azken asteotan Unibertsoa bilakatu dira eta planeta, izar, astronauta…inguruan gabiltza! Martxoaren 16an, LH 2.mailako ikasleak, Donostiako Eureka Zientzia Museora espedizioa egin genuen eta irteera zirraragarrian murgildu ginen. Planetariumean zegoen kartoizko suziri batean, espaziora bidaiatu genuen eta ondoren, esperimentu

Musika eta gorputzaren lengoaia

Musika eta gorputzaren lengoaia. Esaldi labur hau baino ez genuen idatzi atzo arratsaldeko tailerraren gonbidapenean. Gauza gutxi esan arren, izugarrizko erantzuna jaso genuen familien aldetik, eta asko eta asko izan ziren jakinminez gerturatu ziren gurasoak eta haurrak. Duela hamabost egun

Esperimentazio tailerra

  Ostegunean, martxoak 22 arratsaldeko 5´15 ean, 0 eta 1 urteko haurrak gonbidauta zaudete zeuen gurasoekin batera, esperimentazio tailerrean parte hartzea. Animatu!

“MILES GLORIOSUS” antzerkiaz gozatuz Bilbon.

Martxoaren 12an, 2. batxilergoko latineko ikasleak irakaslearekin batera, Bilbon izan ginen.  Bertan, Campos Eliseos antzerkitokian, “Miles Gloriosus” ikusi genuen. Klasikoa den obrari gaur egungo umore kutsua eman zioten saioaz gozatzeko aukera aparta izan zen. aurretik gosari goxoa ere hartu genuen.