PSIKOMOTRIZITATEA FAMILIAN, SORMENA ETA KOMUNIKAZIOA SUSTATUZ

Psikomotrizitatea familian” haur eta gurasoak elkartzeko proposamena da. Espazio, denbora eta material jakin baten laguntzaz, saio egituratu bat proposatzen du Bernard Aucouturieren jarraitzailea den psikomotrizista hezitzaileak, akzio motorea eta bat-bateko jolasaren bidez,  elkarren arteko harremana, sormena eta komunikazioa sustatuz.

Noiz : Martxoak 10 larunbata (goiza)

Iraupena: Ordu eta erdiko saioa

Ordutegia: Sortuko diren taldeen arabera antolatuko da

Nori zuzendua: 2015. eta 2016. urteetan jaiotako haur eta familiei (ibiltzen hasi eta 3 urte egin arte). Herriko familia guztiei irekia. Haur bakoitzeko bi heldu gehienez.

Formatzailea: Uxua Gainza Arakistain. Bergarako Luzaro eskolan, laguntzan eta psikomotrizitate hezitzailean formatua.

Izen ematea:

  • ikaslearen hezitzaileari edo tutoreei jakinaraziz.
  • Bertakoak ez diren familiak: Ikastetxera deituz 943 86 04 62 edo   ikastetxea@mariatajose.eus posta elektronikoaren bidez. 

Zenbatekoa: 8,00€ ikastetxeko familiak / 15,00€ beste familiek.