KAFE TERTULIA ETA SORMEN TAILERRA!

Gure arteko harremana sendotzen jarraitzen dugu, pozik eta ilusioz kurtso hasieran ekin genion bideari jarraituz.

Bihar, 2 eta 3 urteko haurren familiek haien heziketaz eta hainbat kontuez hitzegiteko aukera izango dugu, elkarrekin eta giro epelean, kafe tertuliaren inguruan. Ondoren, lekua egingo diegu sormenari eta irudimenari, eta nork bere ideiei hegalak emanez,  sortzeko aukera izango dugu.

Lotsarik gabe eta konfiantzazko giroan!!!!

Ba al da plan hoberik negu gorriko arratsalde hotz bat igarotzeko???

Animatu!!!!