EKAINBERRIRA IRTEERA

Otsailaren 7an, neguko hotzari aurre eginez, LH 1.mailako ikasleak Zestoara joan ginen Ekainberri bisitatzera. Lehen Gizakien gaia gelan landu eta familientzako erakusketa egin ondoren, Ekaingo kobazuloaren erreplika ikusiaz borobildu nahi izan genuen gustura ikasitako guztia.

Autobusa hartuta, inguruko mendiak elurtuta eta larreak izoztuta iritsi ginen Zestoara.  Bisitaldirako sarrerak eskuratu eta gero, Ekainberrirako bidea hartu genuen. Bertara iritsi eta Lehen Gizakien antzera, kobazuloan barrena oreinen, zaldien eta bisonteen irudiak topatzen  aritu ginen; hartzaren benetako hezurdura ere aurkitu genuen! Lehen gizakien antzera buztin eta ikatzarekin marrazteko aukera ere izan genuen eta oroigarri moduan etxera eraman genituen gure artelanak! Poz-pozik ikastetxera itzuli ginen, egun bikaina benetan!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288