Month: otsaila 2018

KAFE TERTULIA ETA SORMEN TAILERRA!

Gure arteko harremana sendotzen jarraitzen dugu, pozik eta ilusioz kurtso hasieran ekin genion bideari jarraituz. Bihar, 2 eta 3 urteko haurren familiek haien heziketaz eta hainbat kontuez hitzegiteko aukera izango dugu, elkarrekin eta giro epelean, kafe tertuliaren inguruan. Ondoren, lekua

M&J IKASTETXEAN JANGELA ZERBITZUA ESKAINIKO DA GAUR

Gaur elurtearengatik arazoak izan arren, jangela zerbitzua eskainiko dugula adierazi nahi diegu ikastetxeko familia guztiei.

PSIKOMOTRIZITATEA FAMILIAN, SORMENA ETA KOMUNIKAZIOA SUSTATUZ

“Psikomotrizitatea familian” haur eta gurasoak elkartzeko proposamena da. Espazio, denbora eta material jakin baten laguntzaz, saio egituratu bat proposatzen du Bernard Aucouturieren jarraitzailea den psikomotrizista hezitzaileak, akzio motorea eta bat-bateko jolasaren bidez,  elkarren arteko harremana, sormena eta komunikazioa sustatuz. Noiz

M&J IKASTETXEA, UNESCO-REN IKASTETXE SAREAN

Pasa den astean  UNESCO-ETXETIK (Euskal Herriko UNESCO zentroa) gure ikastetxea UNESCO-ren ikastetxeen sarean onartua izan denaren berri eman ziguten. UNESCO, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea da eta sare honetan egoteak, tokiko lanketa sakonagoa egiteaz gain, nazioarteko ekimen eta

EKAINBERRIRA IRTEERA

Otsailaren 7an, neguko hotzari aurre eginez, LH 1.mailako ikasleak Zestoara joan ginen Ekainberri bisitatzera. Lehen Gizakien gaia gelan landu eta familientzako erakusketa egin ondoren, Ekaingo kobazuloaren erreplika ikusiaz borobildu nahi izan genuen gustura ikasitako guztia. Autobusa hartuta, inguruko mendiak elurtuta

INAUTERIAK 2018: DENBORAREN MAKINA

Gizakiak betidanik nahi izan du bidaiatzea. Eta zer esanik ez denbora eta garai ezberdinetara bidaiatu ahal izatea. Horren lekuko ditugu hasi George Wells-etik eta gertuago Alaitz Olaizola arte hainbat idazleren lanak. Filmak ere ez dira falta gai honen inguruan. Izan

Hitzaldia: “Entzumena eta ikaskuntza”

Hurrengo ostegunean otsailak 15 arratsaldeko 19:00etan Guraso Elkarteak hitzaldi bat eskeiniko du, “Entzumena eta ikaskuntza “. Lekua: DBH ko bideo gela Bertan elkar ikusiko dugulakoan agurtzen zaituztegu. Guraso Elkartea

Zakarrontziak

Ikasturte hasieran ikastetxean zegoen zakarrontzi kopuru urriagatik zuen aldetik kezka  helarazi zeniguten. Udaletxearekin elkarlanean eta Agenda 21-en irizpideak jarraituz, gaikako zabor ontziak jartzeko eskaera gauzatu genuen eta pasa den astean jolastokiko puntu ezberdinetan kokatu zirela adierazi nahi dizuegu. Hemendik aurrera

HH – Inauteriak

Ekain berriko kobazulo zahar eta misteriotsuak gurera ekarri ditugu aurten Inauterien aitzakia tarteko, eta eskolako esploratzaile txiki eta ausartek  duela milaka urte eskuz marraztutako zaldiak eta hartzak ezagutu zituzten eskolako hormetan. A zer gozamena kobazuloetako horma malkartsuei begira!! Aurpegia margotu eta

Mª NIEVES GOROSTEGUI AHIZPA ZENDU DA

146 urteko ibilbidearen ondoren, duela 2 hilabete, Karitateko Vedruna Karmeldarrek beraiei 1871ean emandako giltza bueltatu zioten berriz ere Zumaiako herriari. Ikastetxeko ateak irekita utzi dizkigute, herritar, guraso, ikasle eta entitate ezberdinei eta eskertzekoa da benetan. Egindako ibilbide luze honetan, Zumaian