ELURRAREKIN JOLASEAN

Aurreko astean 3 urteko irakasleek izugarrizko ezustekoa prestatu ziguten: neguan gaudenez, urteko garai honetan ohikoa izaten den lagun bat ekarri zuten gelara: elurra!!!

Eta ez edonolako elurra, gainera: elur usainduna, zuri-zuria eta leunetan leunena… Gozamena izan zen nagusi gure eremuan! Elurra ukitu, usaindu, harekin bolatxoak egin… txotxak eta hazitxoak ere izan genituen elurrarekin nahasteko eta gure irudimenari hegan egiten uzteko. Zeinen politak diren negua, elurra eta laguntxoekin partekatutako jolasa!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288