Month: urtarrila 2018

Mozorro tailerra

Astelehen arratsaldean, LH 1.zikloko familiekin elkartu ginen Mozorro Tailerrean parte hartzeko. Erromatar jantzi dotoreak prestatu genituen eta giro ezin hobean, guraso, aiton-amonekin…Arratsalde bikaina igaro genuen! Artista handiak zarete, mila esker guztioi!!!!Laister arte!

Kontsumo tailerrak

    Aste honetan zehar Lehen Hezkuntzako maila guztiak eta DBHko 1. zikloko ikasleak KONTSUMOBIDEK eskaintzen dizkigun KONTSUMO TAILERetan parte hartuko dugu astelehenetik ostegunera. Ziklo bakoitzak bi tailer egingo ditugu astean zehar: LH 1. zikloa: – FRUTAK ETA BARAZKIAK –

ELURRAREKIN JOLASEAN

Aurreko astean 3 urteko irakasleek izugarrizko ezustekoa prestatu ziguten: neguan gaudenez, urteko garai honetan ohikoa izaten den lagun bat ekarri zuten gelara: elurra!!! Eta ez edonolako elurra, gainera: elur usainduna, zuri-zuria eta leunetan leunena… Gozamena izan zen nagusi gure eremuan!

KRAX, KRAX!

Aurreko astean jolaserako eta esperimentatzeko beste aukera paregabea izan genuen, guztiok izugarri atsegin dugun jateko gauza batekin gainera: zerealak! Andereñoek helburu horrekin prestatu zuten gimnasioa eta aho zabalik geratu ginen sartu ginean… zerealez egindako suge formako bideak eta tontorrak aurkitu

ITSASOAN MURGILDUTA

Zumaiarrak izanik, hain gogoko dugun itsasoaren gaiarekin txundituta gaude! Balearen ehiza, euskal nabigatzaileak, itsasoko animaliak, piratak eta kortsarioak… zenbat gauza interesgarri! Honetan zertxobait gehiago sakontzeko, Donostiara joan ginen pasa den ostegunean. Aquariuma bisitatu eta bide batez eguna lagun artean pasatzera.

​Gora san Sebastian!

Aurreko ostiralean danbor hotsez bete zen gure eskola! 2, 3, 4 eta 5 urteko gure haurrek gogoz eta ilusioz hartu zituzten danborrak eta makilak, eta izugarrizko emanaldia eskaini ziguten aretoan, familien gozamenerako. Donostiako eta Azpeitiako danbor-joleen pare aritu ziren gure

Argi magikoa

Lehengo ostiralean, gure eskolako txikiek esperientzia berri bat bizitzeko aukera izan zuten. Norberak bere familiarekin bat eginda, sentsazio amankomunak esperimentatu zituzten: harridura, poza, beldurra… honekin batera iluntasuna, distira, koloreak, testurak… Eskola egiteko modu berria, non ezustekoak eta bat-batekotasunak, esperientzia berriak

REALA IKUSTERA!!

Urtarrilaren 21ean, LH 5.mailako 36 ikasle eta guraso, Reala eta Celtaren aurkako norgehiagoka ikustera joan ginen. Lau ikasle, Irati Somarriba, Ibai Etxabe, Maitane Narbaiza eta Telmo Azkue, Realeko jokalarien eskutik irten ziren futbol zelaira. Giro ederrean, nahiz eta Realak garaipenik

Rock, Jazz, Klasikoa, Euskalduna, Reggae, … MUSIKA!

4 eta 5 urteko ikasleok landu dugun MUSIKA proiektuaren baitan hainbat instrumentu ezagutu eta jo ditugu hauekin esperimentatuz. Musika estilo ezberdinen erritmoak dantzatu ditugu, baita zenbait musikalariren berri jakin ere. Zenbat gauza ikasi ditugun! Proiektu honi bukaera emateko, San Sebastian

SAHARAREN ALDE 365 EGUN

Urteetako lana bideratzen ari gara Darahli elkartearekin batera Zumaiako ikastetxeak. Azken astean janari bilketa bat egin dugu eta eskerrak eman nahi dizkiogu Zumaiako herriari. Ikastetxean bertan kaxa pila bat lortu ditugu eta larunbatean, herriko bost supermerkatuetan ere iaz baino janari