Month: abendua 2017

URTE BERRI ON!

Urteko azken egunean, familia guztiak, bertso honekin agurtu nahi zaituztegu. Ondo bukatu urtea eta hobeto hasi hurrengoa.

GABON ABESTIEN OIHARTZUNA

Abenduan gabon kantuen oihartzuna gure ikasleengandik  aiton-amonengana, Otezuri, Eguneko Zentroa eta San Juanera iritsi da. Hilaren 22an gure 5. mailako ikasleak Zumaiako aiton-amonen egoitzetara hurbildu ziren. Guztion artean kanta goxo eta ederrak abestu genituen  giro atsegin eta jatorrean. Gure saio

UMEEN GABONETAKO PARKEAN

Abenduaren 20an, 6. mailako ikasleok Bilboko Gabonetako Parkera (UGP) joan ginen. Bertara joan baino lehen Bizkaiko Zubia ikusi eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen metalezko egitura eder hartan argazki batzuk atera genituen. Ondoren parkean sartu eta ia ez genuen atsedenik

Olentzero

Aurten ere abenduaren 24an, OLENTZERO etorriko da  haurren eskutitzak jasotzera, oraingo honetan gainera MARIDOMINGIren laguntza izango du. Ondoren OLENTZEROrekin batera  irtengo gara Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiako Institutuko eta Maria eta Jose ikastetxeko ikasleok, gurasook, langileok eta irakasleok kalez kale kantari.

Gabon Jaialdia 2017

Urtero bezela, abenduak 17, Gabon jaialdia ospatu genuen. Aurtengoan ere lagun eta familia asko bildu ginen aretoan, haurrek ilusioz prestatutakoak ikusteko asmoz. Nahiz eta txiki-txikitatik gure ikasle guztiek urtero errepikatzen duten oholtzara igo eta beraiek prestatutako abesti, dantza eta bestelakoak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Surfriderek antolatutako Boluntariotzaren egunean M&J ikastetxeak egindako lana eta esfortzua aitortu dute

Abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatu da, herritarren lana eta esfortzua aitortzeko ekitaldia, ingurumen eta gizarte gaietan ematen duten laguntza altruista nabarmentzeko. Aurtengo Nazio Batuen lemapean ‘Boluntarioak: Lehenak ekiten. Hemen. Leku guztietan’, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Surfrider Foundation Europe

SANTO TOMAS

Guraso agurgarriak: Bihar osteguna, Santo Tomas eguna, Ikasbidaiarako laguntza lortzeko DBH 3. eta 4. mailako ikasleek txozna irekiko dute Alai auzoan (hotelaren atzealdean frontoi aldera) arratsaldean zehar. Gogoratu bertako Kultur Elkarteak Udalarekin batera hainbat ekintza antolatu dituela, besteak beste,  puzgarriak

GABONETAKO CHRISTMAS LEHIAKETAN M&J IKASTETXEKO BI IKASLE SARITUAK

Gipuzkoako ikasleen guraso elkarteen federakuntza libreak antolatzen duen Christmas marrazki lehiaketan gure ikastetxeko bi ikasle sarituak izan dira aurten ere: LH5-eko Maddi Iraola eta DBH4-ko Nerea Tena. Zorionak gure bi artistei!!!

BIDEA ELKARREKIN EGITEN!

Atzo arratsaldean Mireia Centenok emandako familia mintegi batez gozatzeko aukera izan genuen berriro ere. Oraingo honetan, gure eskolako txikien familien txanda izan zen, eta haur eta gurasoen atxikimendu erlazioaren garrantziaz aritu zen Mireia. Gurasoek beren kezkak eta zalantzak argitzeko aukera

Gabon Jaialdia 2017

Aurten ere gure ikastetxea murgildu da gabon giroan: aretoko apainketak, jaiotza jartzea, entseiuak, kantak eta dantzak ikastea, arropak prestatzea, gozokiak, Erregeak, Olentzerori gutuna… Guraso guztiei gabon jaialdia eskaintzeko gustura ari gara lanean.Hau abenduaren 17an izango da ikastetxeko aretoan, arratsaldeko bostetan.