EITB eta Eureka Zientzia Museora bisita

Urriaren 24ean, DBH1eko ikasle eta tutoreak, Donostiako EITB eta Eureka Zientzia Museoan egon ginen.

Goizean, euskal telebistako instalakuntzak erakutsi zizkiguten. Benetan esperientzia polita izan zen, kamara, dekoratu eta mikrofono tartean ibiltzea.

Ondoren, zerbait jan eta atseden hartu ondoren, Zientzia Museora hurbildu ginen, Bertan, Lurra Unibertsoan tailerra izan zen landu genuena eta hau amaituta, museoan zehar bisita gidatua izan genuen. Tresna desberdin ugari probatzeko aukera izan zuten ikasleek.

Eguraldia ere lagun izan zen, izan ere, eguzki zoragarria ageri zen zeru urdinean.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288