Month: azaroa 2017

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2017

Abenduaren 1ean M&J Ikastetxean HH 11:00etan jolas zirkuitua eta aurpegi margotze tailerra. 12:15etan “Gure nahia” dantza ikustera! LH 9:00etan ikastetxearen apainketa: LH 1, 2 eta 3. mailakoek banderinak. LH 4. mailakoek lema osatzeko hizkiak: Euskara bihotzetik ezpainetara Euskarak 365 egun

Famili mintegia:”Komunikazio ez bortitza”

Gure proiektu honetan, familia eta ikastetxearen arteko harremana ezinbestekoa dela sinisten dugu. Haurraren garapenaren inguruko gaiak elkarrekin jorratzeak eta norabide berean lan egiteak, haurraren garapena modu osasuntsu eta onean ematea dakar. Hori dela eta, ikasturtean zehar, familientzako ekintza ezberdinak bideratuko

AZAROAK 25, Emakumearenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna

Genero-indarkeria sexismoan eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritutako sistema baten ondorio larriena da. Eskolak ikasleen arteko botere-harremanak aldatzen lagundu dezake, behar diren aldaketak eginez, berdintasunean oinarritutako sozializazioa ziurtatzeko. Sozializazio horrek identitate-aniztasuna errespetatu behar du, eta nesken eta mutilen garapen

H.H. 2 eta 3 – Esperimentazio tailerra

Gaur, 17:30etan,  2 eta 3 urteko haur eta familiek esperimentazio tailer zoragarri batez gozatzeko aukera izango dugu.  Animatu zaitezte!!!

Janire Gonzalez-Etxabarri Europako txapeldun!

Oraingoan ere galanta egin du gure Janirek. Aurreko asteburuan Hossegorren egin zen  Europako Gromsearch txapelketa ospetsuan 12 urtez azpiko kategorian irabazi egin du! Hurrengo egunean berriz, Euskal Herriko txapelketa Orruan jokatu zen eta bertan  open mailan (handien mailan) bigarren izatea lortu zuen!

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, gure ikastetxean  “Tratu Onarekin Dantzan” lelopean tratu onaren aldeko hezkuntza jarduerak aurrera eramango ditugu eta azken jarduera, berriz, azaroaren 24an, 12:10ean, ostirala, burutuko dugu, patioan (denok gonbidatuta zaudete). Gure ikastetxeak hezkuntza

LH 5. MAILA AZPEITIAN

Azaroaren 13an, LH 5. mailako ikasleak Azpeitira joan ginen egun pasa. Goizean,  Eskola edo Gaztetxoei Zuzenduriko Antzerkian izan ginen ikasle moduan  antzerkia eta dantzak ikusiz. Eguerdi partean berriz, Corrado Masacci italiarraren Txontxongiloen ametsak erakusketa ikustera joan ginen. Txontxongiloak erakusteaz gain, horietaz gozatzeko

146 urte ondoren, karmeldarrk M&J ikastetxea agurtuko dute

Dakizuen bezala, hilabete honen amaieran Karitateko Karmeldarren elkarteak 146 urtetan beraien bizilekua izan den herri  hau utziko du. Hori dela eta igande honetarako ekitaldi xume bat antolatu dugu. Lehenik eta behin,  herriko parrokian izango den 11:00etako meza nagusian,  Karitateko Karmeldarrek

Zientzia Astea 2017

Azaroaren 9an DBH 3. mailako ikasleok Donostiara joan ginen EHUk antolaturiko Zientzia Astearen baitan ikusgai zeuden stand ezberdinez gozatzeko asmoz. Aurtengoa Donostiako erdigunean kokatua dagoen Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan antolatu zuten. Bertan, makina bat zientzia txoko eta jarduera izan

SOS AFRIKA

Aurreko astean zehar, eta urtero bezala, ikasleak SOS AFRIKA ONG-aren bitartez Afrikara bidaltzeko arropa bilketa lanetan ibili ziren. Aurten ere gelaz gela jasotako emaitzak onak izan dira, eta egindako lanari eskerrak arropa guzti hauek Afrikara iritsi ahal izango dira. Mila