KAFE TERTULIAK – KONFIANTZAREN PEDAGOGIA

Ilusioz eta gogoz jarraitzen dugu gure pedagogia berritzailearekin. Haur, guraso, aitona-amona eta hezitzaileon arteko etxekotasun prozesua jarri genuen martxan irailean eta gure arteko erlazioak sendotzen ari gara pixkanaka.  Ditugun espazio ederretan gustura ibiltzen gara eta horrela jarraituko dugu hurrengo hilabeteetan ere. Pasa den ostiralean 2 urteko haurren familiak elkartu eta kafe tertulian parte hartzeko aukera paregabea izan genuen. Gure sentsazioak elkarbanatu eta elkar ezagutzeko aukera ederra izan genuen.

Azaroaren 2an haur eskolako familiak bilduko dira beraien esperientziak elkarbanatzeko.

Hasi genuen bide zoragarri honekin jarraituko dugu ilusioz. Gure ikastetxea, guztion etxea delako!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288