Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
HH.ko 2, 3, 4 eta 5 urteko ikasleen familiekin bilerak | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea HH.ko 2, 3, 4 eta 5 urteko ikasleen familiekin bilerak – Maria eta Jose Ikastetxea

HH.ko 2, 3, 4 eta 5 urteko ikasleen familiekin bilerak

Ikasturte hasiera dela eta, guraso bileretarako deia zabaldu nahi dizuegu. Dakizuen bezala, aurtengoan berrikuntza ugari ditugu zuei azaltzeko:

KONFIANTZAREN PEDAGOGIA eraldaketa pedagogikoarekin aurrera dihardugu. Pasa den ikasturtean, bide honetan ilusioz murgildu ginen, eta datorkigun ikasturte berri honetarako ere, albiste onak ditugu! Urte hasiera honetan, azpiegiturei dagokienez, instalakuntza apartez gozatzeko aukera izango dute 0-3 urte bitarteko ikasleek. HH 4-5 eta LHko 1. zikloan ere alor ezberdinetan, hainbat berrikuntza izango dituzte. Bilera honetan, hauek azaltzeko aukera izango genuke.

Eraldaketa erabatekoa izateko, familien partehartzea eta pedagogia honen nondik norakoak zuek ere jakitea ezinbestekoa da, guztion elkarlana sustatzeko eta elkarrekin gure txikien garapenean bat egiteko.

Horretarako, HH.ko 2, 3, 4 eta 5 urteko ikasleen familiekin bilduko gara.

  • IRAILAK 5ean, asteartean, EUSKARAZ, arratsaldeko 15:00etan.
  • IRAILAK 6an, asteazkenean, GAZTELERAZ, arratsaldeko 15:00etan.

Hasieran, zuzendariak ikastetxe eta 2017-2018 ikasturteari buruzko informazio orokorra emango du. Ondoren, maila bakoitzeko familiak dagozkien tutoreekin bilduko dira, datorren ikasturtearen inguruko informazio zehatza jasotzeko.

Bilera hauen garrantzia kontuan izanik, gurekin izango zaretelakoan agurtzen zaituztegu.

IRAKASLEAK


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287