Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
ABENTURA BERTIZEN | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea ABENTURA BERTIZEN – Maria eta Jose Ikastetxea

ABENTURA BERTIZEN

Maiatzaren 31 eta ekainaren 1ean, LH 5. mailako ikasleok Bertizen hainbat abentura bizi izan ditugu. Eguraldi beroa eta giro ederra izan dugu.
Asteazkenean autobusa hartu eta Nafarrorantz abiatu ginen, Narbartera iritsi, trasteak aterpetxean utzi eta herrira oinez joan ginen. Han frontoian eta parke txiki batean jolasean ibili ginen, han, bertan bazkaldu genuen.
Arratsaldean, Bertiz Natur Parkera joan ginen, parajeari buruzko azalpena eman ziguten maketa baten bidez eta bideoa ikusiz. Gero, bisita gidatuan Lorategi Botanikoa ikusi genuen, hango landare eta zuhaitz ederren artean ibili ginen.
Gauean ondo afaldu eta diskotekan dantzan aritu eta parranda egin genuen.
Hurrengo goizean Zuhaitz Parkera joan ginen eta han segurtasun neurriak jarraituz, zuhaitz batetik bestera ibili ginen. Bertan tirolina zegoen eta jeitsiera dibertigarriak egin genituen. Bukatzeko geziak jaurti genituen eta nahiko ondo moldatu ginen.
Bukatzeko, aterpetxean bazkaldu eta Zumaiara bueltatu ginen. Ederki ibili ginen!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287