Month: ekaina 2017

Berriz ere Txapeldun!

Oraingoan ekainak 17 eta 18an jokatu zen Bakioko Ikastxiki zirkuituko lehenengo proban emaitza bikainak lortu dituzte Gonzalez-Etxabarrik ahizpek. Janirek irabazi egin zuen hamasei urtez azpiko eta hamabi urtez azpiko mailetan. Anettek, hirugarren egin zuen hamabi urtez azpiko mailan. Bejondeizuela neskak, jarraitu horrela!

RAKSHA BANDHAM

Kultura erlijiosoari Hindu ospakizun batekin eman diogu amaiera: RAKSHA BANDHAM. Hindu aldare bat prestatu ondoren RAKHIAK ( adiskidetasunaren pultsera) banatu ditugu maitasungrama batekin batera. Irakurle lagunari aurtengo agurra emateko aprobetxatu dugu. Bukaera emateko hinduen dantzetaz disfrutatu dugu. Ekintzaren laburpena ikus

ABENTURA BERTIZEN

Maiatzaren 31 eta ekainaren 1ean, LH 5. mailako ikasleok Bertizen hainbat abentura bizi izan ditugu. Eguraldi beroa eta giro ederra izan dugu. Asteazkenean autobusa hartu eta Nafarrorantz abiatu ginen, Narbartera iritsi, trasteak aterpetxean utzi eta herrira oinez joan ginen. Han

ZIRKOA

Pasa den maiatzaren 25 eta 3oean, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleek Zirkoa eskeini genien gure gusaso eta Haur Hezkuntzako ikasleei. Gorputz Hezkuntzan, arlo desberdinetan trebatu ostean, egun batez orekariak, animaliak, malabaristak eta nola ez, pailazoak bihurtu ginen gure

ESKERRIK ASKO NESKA-MUTILAK!

Ikasturte amaiera gainean dugularik, gure ikastetxeko irakasleok, eta bereziki Hizkuntza Normalkuntza taldeko kideok, aurten izan dugun DBHko euskara ikasle batzordeari eskerrak eman nahi dizkiogu egindako lana eta guztiek erakutsi duten konpromezuarengatik. Zuen parte hartzea ezinbestekoa izan da. Etorkizunean ere jarrai

Badatoz ingeles udalekuak eta udako ingeles ikastaro intentsiboak!

SUMMERFUN: HH eta LH6 bitarteko ikasleentzat izango dira uztailaren 3tik 28ra. Hauetan hainbat ekintza, eskulan eta irteera egingo dira; guztiak ingeleraz. Besteak beste, LH3 eta LH6 bitarteko haurrek SPOT eskolaren bitartez surfean aritzeko aukera izango dute. SUMMERINTENSIVE: General English (orokorrean

VI.BELAUNALDI ARTEKO OLINPIADAK

Maiatzaren 25 ean, Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, Otezuri eta San Juan egoitzetara joan ginen zentroko adineko pertsonekin VI. Belaunaldi arteko olinpiadetan parte hartzera. Bertan, parte hartzeko gogo biziz zeuden adinekoak, gazte koadrilarekin nahastu genituen, eta taldeak

LH 6 – LIZARRUSTI

Ekainaren 1 eta 2an, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, ikasturte amaierako bidaia egin genuen. Lizarrustiko aterpetxera joan ginen, Aralarko parke naturalera. Eguraldiak lagun, oso ondo pasatu genuen egin genituen ekintza desberdinetan. Lehenengo egunean, Lizarrustira iritsi, maletak uzti eta egun osoko mendi

NATURAREKIN BAT EGINEZ

Hondartzan egun zoragarria pasa genuen taldean naturarekin bat egin eta harremanetan sartzean gozatuz sentituz eta biziz dena zuzen-zuzenean konfiantzaz ta askatasunez gure ekintzen aurrean sormena eta irudimena landuaz eginahalean gustora jolastu genuen bai denok zorion betean Ikusi bideoa hemen.

M&J + GKN Driveline Zumaia: Pertsona + berrikuntzaren aldeko apustua

Maiatzaren 25ean, M&J ikastetxeko  baltxilergoko ikasleok Zumaiako GKN Driveline enpresa ikusteko aukera izan zuten. GKN Driveline Zumaia enpresa GKN multinazionalaren barnean  dago eta automobil-industriarako osagaiak diseinatu eta egiten ditu. Ayra Durex bezala ezagutzen genuena, gaur egun mundu mailan  automobil industrian