Maiatzak 18, Landareen Liluraren Nazioarteko Eguna

 

Maiatzaren 18an,  Landareen Liluraren Nazioarteko Eguna mundu osoan ospatzen da, eta hori dela eta, gure eskolak ekintza honetan parte hartzea erabaki du Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekin.

Gure helburua, ikasleek landareak maitatzen eta zaintzen ikastea da eta ekintza honekin, ingurumena errespetatzen eta zaintzen ikasiko dutelakoan gaude. Horregatik, aurten ere bakoitzak landatu eta hilabeteetan zehar goxo zaindu duen landaretxoa egun honetan etxera eraman du.

Ziur gaude, etxean ere maitasunez eta arduraz zainduko dutela.

PRIMERAN JARDUN DUTE!

 


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288