Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
KIROL EMAITZA BIKAINAK | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea KIROL EMAITZA BIKAINAK – Maria eta Jose Ikastetxea

KIROL EMAITZA BIKAINAK

Anette eta Janire Gonzalez-Etxabarri ahizpek Zarautzen apirilaren 18an jokatutako Gipuzkoako Surf Txapelketan ohi bezala maila izugarria erakutsi zuten. M&J-ko  4. eta 6.mailako ikasleak bigarren eta lehen postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren, surf ikusgarria erakutsiz.

Bestalde, Garazi Bergarak bere horretan jarraitzen du. Apirilak 22an, Usurbilen jokatu zen txirrindulari lasterketan, nesken artean lehena sailkatu zen, sailkapen orokorrean (neska-mutilak batera) 4. postuan amaitu zuelarik. Aste bat beranduago, oraingo honetan Astigarragan, garaipena lortu zuen berriz ere. Sailkapen orokorrean 5. sailkatu zen. Denboraldi benetan bikaina ari da burutzen M&J-ko 6.mailako ikaslea.

Azkenik, apirilaren 29tik maiatzaren 1era arte jokatu zen Espainiako mahai-tenis txapelketan parte hartu zuten Maite eta Nerea Aizpurua ahizpek euskal selekzioarekin. Maite, taldeka, Espainiako azpitxapeldun geratu zen, Andaluziaren aurka galdu ostean. Nereak,  berriz, final laurdenetan galdu zuen eta 7. postuan sailkatu zen. Bakarkako txapelketan, ordea, biek 5. postuan amaitu zuten, Maitek kadete mailan eta Nereak infantil mailan. Emaitza bikainak ekarri dizkigute beraz Murtziatik.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287