Bat, bi, hiru… Musika!

Erritmoa, dantza, kanta, sentimendua, emozioa, isiltasuna, zirrara… Musika ez delako instrumentuen izenak ikastea soilik! Ederki asko ikasi dugu guzti hau 5 urteko ikasleak landu dugun azken proiektu honetan: Musikari eskainitako proiektuan hain zuzen ere.

Konfiantzaren pedagogiaren baitan, proiektuzka lan ere egiten dugu, hartara zenbait gaitasun eta helburu beste modu batera lantzeko aukera dugu. Eta munduko abesti ezberdinak, erritmo zein estilo ezberdinak aztertu ondoren, buztinezko eta material anitzeko instrumentuak egin ondoren, eta musikari eskainitako liburuxka bat idatzi ostean… Musika bizitzeko eta gozatzeko ekintzak ere burutu genituen!

Zein ongi pasa genuen ikusi nahi? Klik egin ondorengo link-ean.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288