SAN TELMO, REALAREN MUSEOA ETA TXURI URDIN

Martxoaren 31an, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, Donostiara egin genuen txangoa. Lehenbizi, San Telmo museoa bisitatu genuen eta bertan Txanelan landu ditugun hainbat gauza gogorarazi ditugu; Asmakizunak, Makina Sinpleak, Industrializazioa. Interesgarria eta aberasgarria suertatu zitzaigun bisitaldia. Ondoren, eta eguraldia lagun izan ez bagenuen ere, Anoetara joan ginen oinez eta Realaren museoa bisitatu genuen. Gero Anoeta estadiora sartu ginen eta argazki batzuk atera ostean, bazkaltzera joan ginen. Azkenik, Txuri Urdin Jauregian, gozatu ederra hartu genuen izotz pistan. Ipurdiko bat edo beste hartu bagenuen ere, izotz gaineko artista batzuk garela ederki frogatu genuen!!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288