Korrika 20 abian dela eta, azken urteetan egin ohi dugun bezala, M&J Ikastetxea osatzen dugun guztiok, euskararen erabilera suspertu eta garatzeko konpromisoaren adierazle gisa, euskararen lekuko hau eramateko kilometro bat erosi dugu.
Datorren asteazkenean, apirilak 5, goizeko 03:00retan (15 minutu lehenago gerturatzea komeni da), Inpernupetik Gasolindegira dagoen bidea esleitu digutenez, bertara hurbildu eta parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi zaituztegu.
Bestalde, apirilaren 4an, asteartea, arratsaldeko 15:15ean KORRIKA TXIKIA egingo dugu HH, LH eta DBH-ko ikasle eta irakasleekin. Hasiera itsas kiroldegian izango da eta bukaera berriz, Beheko Plazan, ekitaldi baten bidez.
Zuen parte hartzea espero dugu eta bide batez agurtzen zaituztegu.
ANIMA ZAITEZTE!!!!