Batxilergorako matrikulazioa

Iritsi da 2017/2018 ikasturteari begira, Batxilergoan matrikula egiteko garaia. Izena emateko epea maiatzaren 2tik 12ra arte izango da, biak barne, eta bertan bideratuko ditugu eskaerak.

Dugun Batxilergoak, ikasleei etorkizunerako aukera guztiak bermatzen dizkie eta talde txikitan lan egiteko aukera bideratzen du. Aipatu baita ere, matrikulazioa irekia dela, hau da, beste eskola edota herrietako ikasleek ere gure Batxilergoan matrikulatzeko aukera dute.

Jakina denez, “Konfidantzaren Pedagogia”-k eskaintzen duen hezkuntza markoarekin gabiltza lanean eta horren barne, hezkuntzara bideratutako arkitektura ari gara ezartzen gure eskolan. Hurrengo ikasturtean batxilergoko ikasleek espazio guztiz abangoardistetan lan egiteko aukera izango dute, orain arte eskoletan ikusi gabeko guneetan. Metodologia berritzaile eta ikas-irakaskuntza prozesu aurreratuenekin lan egiteaz gain, ikasleek maila akademiko bikaina lortzeko azpiegitura erosoenak bideratu ditugu.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288