MARIA ETA JOSEKO IKASLEAK KIROL MAILA BIKAINEAN

Azken Igandean jokatutako Zestoako krosean Maria eta Joseko ikasleek maila ona eman zuten. Benjamin mutiletan (600 metro) Telmo Azkue hirugarren izan zen eta Unax Zendoia, zortzigarren. Alebinetan 1350 metroko lasterketa egin zuten. Nesketan Daniela Larrañaga bosgarren izan zen eta Laia Zendoia seigarren. Mutiletan  Walid Meftah, bederatzigarren. Kadeteetan eta juniorretan 2.770 metroko lasterketa egin zuten, helduekin batera. Sara Mancisidor kadete mailako sailkapenean lehenengo postuan geratu zen eta junior mailako Anas Meftah seigarren izan zen.

Honez gain, txirrindularitzan ere maila bikaina erakusten ari da denboraldi honetan Maria eta Joseko ikaslea den Garazi Bergara. Alebin nesken mailan 4 probatik 3 irabazi ditu. Zarauzko proban 6.postuan sailkatu zen sailkapen orokorrean, baina nesken artean onena izan zen.

Azkenik, aste honetan ere, Maddi Iraolak emaitza bikainak ekarri dizkigu Kantabriatik. Denboraldia ezin hobeto amaitu du Maria eta Joseko eskiatzaileak larunbatean kadete mailan VI.Kantabria Sarian bigarren geratuz eta igandean Alto Campoon jokatutako Kantabriako txapelketa autonomikoa irabazi ostean.

 


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288