LURRASKA

 

 

L.H 3. mailako ikasleok bi egun zoragarri igaro ditugu Gernikako herritik gertu kokatuta dagoen Lurraska Ingurugiro Zentroan. Gure hartu-emanak sendotzeko eta elkarrekin gozatzeko aukera izateaz gain, ekintza ezberdinak burutu ditugu. Hala nola, etxabere ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu; pottokak, oiloak, untxiak…baita Txistu izeneko llama jator bat ere!  hauen zainketa eta elikaduraren berri eman eta zaldian ibiltzeko aukera izan genuen! Hau bizipena!

Bestalde, aterpetxea inguratzen duen basoko intsektuak ezagutu ondoren, oroigarri gisa, aldizkarietako orriak berrerabiliz pultsera dotoreak egin genituen!

Naturaz eta elkarrez gozatzeko egonaldi aberasgarri eta ahaztezina izan zen.

Esperientzia ederra benetan!

Ikusi argazkiak hemen


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288