Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
ASPERGER SINDROMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA OTSAILAK 18 | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea ASPERGER SINDROMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA OTSAILAK 18 – Maria eta Jose Ikastetxea

ASPERGER SINDROMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA OTSAILAK 18

 

Urtero egun bat proposatzen dugu ikastetxean ikasleekin sindrome edo trastorno berri bat ezagutzeko asmoz. Egitasmo honen helburu nagusia ikasleekin sindrome edo trastorno hauen trataera normalizatzean datza.

Gure gizartean errealitate anitzekin aurkitzen gara, eta hori horrela izanik, ikaslea inguratzen duen errealitatea ahalik eta modu zabalenean ezagutzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu, gure esku-hartze eta hartu-emanetan ikaslea ezagutu eta errespetatzeaz gain, honen ongizatea bermatu ahal izateko.

Aurten Asperger sindromea duten pertsonak hobeto ezagutzeko eta ulertzeko aukera izan dugu. Alabaina,  LH eta DBHko ikasleei jarduera batzuk proposatu zaizkie ikasgelan lantzeko eta hauen bidez, pertsona horien eguneroko errealitatea hobeto ulertzeko aukera izan dute. Ez dugu ahaztu behar, aniztasunak gure gizartean duen garrantzia, horregatik, gizabanako bakoitzak jarrera eta pentsamendu ezberdinak izan arren, denok behar dugu maitatzea eta maitatuak sentitzea. Gure nahia, sindromea duten pertsonen errealitateari hurbiltasun keinu bat egitearena izan da, aurreiritziak eta lekuz kanpoko jarrerak alboratuz.

“Aniztasunak egiten gaitu talde”


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287