Month: otsaila 2017

INAUTERIAK 2017

  Aurten, gure herria dotore eta zabal inguratzen duen Itsasoari omenaldia egitea erabaki dugu. Ondo jakina da Zumaiak lotura handia izan duela beti itsasoarekin. Zumaiarrontzat itsasoak duen garrantzia ikusirik, gure ikasleak itsasoko pertsonaia eta animalia famatuez mozorrotu dira. Ikastetxeko txikienak

GARAZI, IBAIALDE LEHIAKETAKO IRABAZLE

Otsailaren 18an, Ibaialde Lehiaketako sariak banatu ziren Donostiako Akuariumean. Ibaialde, Ingurumen Hezkuntzaren alorreko egitasmoa da, 1996an sortua. Bere xede nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko ibaietako ekosistemak ezagutaraztea da. Garazi Bergarak, 11-15 urte bitarteko kategorian eta argazki modalitatean, lehen saria irabazi zuen.

Zumaiko krosa eta mahai tenisa

Pasa den larunbatean, otsailak 18an, Zumaiako XXXIII. Herri Lasterketa jokatu zen. Arratsaldeko 15:45etan hasi ziren lasterketa ezberdinak. Irteera puntuan lehenak alebinak izan ziren  aurretik zituzten 1050metroei ekiteko prest.  Esan behar da erritmo bizi-bizian abiatu zirela eta amaitu ere ez zutela

INAUTERIETAKO EGITARAUA

Ostirala 24, Inauteri eguna: Goizean: Inauteriak direla eta, egunean zehar HHko eta LHko ikasleek ikasgela eta ingurua apainduko dute. HHko eta LHko ikasleek azken entsegu orokorra egin eta euskararen normalkuntza taldeko ikasleek prestatutako pailazo emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute. Arratsaldean:

Maddi Iraola txapeldun

Aurreko larunbatean Astunen eski alpinoko XVIII. txapelketa irabazi zuen Maddik 44:21eko denborarekin. Denboraldi bikaina ari da osatzen Mayencos clubeko eskiatzailea. Lan bikaina Maddi, zorionak!

PATXI ZUBIZARRETA IDAZLEAREKIN SOLASEAN

Otsailaren 16an, Patxi Zubizarreta idazle Ordiziarra izan zen gurean. Idazleak Ikastetxean programaren barnean sartzen da ekimen hau. Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleekin bildu zen eta oso esperientzia interesgarria suertatu zen idazleak berak eginiko ekarpenengatik. Haur eta gazteentzat ipuinak nola egiten dituen

LURRASKA

    L.H 3. mailako ikasleok bi egun zoragarri igaro ditugu Gernikako herritik gertu kokatuta dagoen Lurraska Ingurugiro Zentroan. Gure hartu-emanak sendotzeko eta elkarrekin gozatzeko aukera izateaz gain, ekintza ezberdinak burutu ditugu. Hala nola, etxabere ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu;

Eraikiz gozatuz

Dakizuenez, M&J ikastetxean Konfiantzaren pedagogiaren aldeko apustua egin dugu. Haur hezkuntzatik hasi eta etapa guztietan ari gara ezartzen. Bide honetan, aste honetako eguraldi bikaina aprobetxatuz LH 6.mailako ikasleek bideo honetan ikus dezakezuen saio dibertigarri bezain esanguratsuaz gozatzeko aukera izan zuten.

ASPERGER SINDROMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA OTSAILAK 18

  Urtero egun bat proposatzen dugu ikastetxean ikasleekin sindrome edo trastorno berri bat ezagutzeko asmoz. Egitasmo honen helburu nagusia ikasleekin sindrome edo trastorno hauen trataera normalizatzean datza. Gure gizartean errealitate anitzekin aurkitzen gara, eta hori horrela izanik, ikaslea inguratzen duen

M&J artistaz beteta

Joan den larunbatean Andoainen piano jaialdia izan zen. Bertan gure ikasle Miriam Blazquez, Eneritz Aizpurua, Kira Sesma, Uxue Ibarra, Zaya Yecora,  June Unanue, Elene Garitano eta Isabel Unamunok parte hartu zuten. Miriam Blazquez, Eneritz Aizpurua eta Uxue Ibarrak urrezko domina irabazi zuten