Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
KONFIANTZAREN PEDADOGIA MINTEGI SAIO IREKIAK GURASOENTZAT M&Jn | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea KONFIANTZAREN PEDADOGIA MINTEGI SAIO IREKIAK GURASOENTZAT M&Jn – Maria eta Jose Ikastetxea

KONFIANTZAREN PEDADOGIA MINTEGI SAIO IREKIAK GURASOENTZAT M&Jn

Konfiantzaren Pedagogia eraldaketa pedagogikoarekin aurrera dihardugu. Berri onak ditugu urte hasiera honetan:  azpiegiturei dagokienez, hilabeteetan zain egon ondoren, hurrengo asteetan obrekin hasiko garela aurreratzen dizuegu. Ikastetxeko martxak normaltasun guztiz jarraituko du, beraz, ez du aldaketarik suposatuko gure ikasle eta familien egunerokoan.

Familia eta eskolaren arteko harremana sendotzeko bidean, 3. Familia mintegia izango dugu ostegunean, urtarrilak 12, 15:00tatik 16:30era. Oraingo honetan, MIREIA CENTENO Psikologoak bideratuko du mintegia eta KONFIANTZAREN PEDAGOGIAK dituen onuraz eta hezkuntza mailan izango dituen aldaketaz arituko gara. Aurrekoa bileran gaia teorikoki landu bazen ere, oraingoan era dinamikoan bideratuko da mintegia.

Oraingo honetan, eta bilera pertsonalizatuagoak izateko helburuz,  4 eta 5 urteko haurren familia eta gurasoei zuzenduko zaie mintegia, nahiz eta interesa duen orok etortzeko aukera izan. Gaiaren garrantzia ikusirik, bilerara etortzera animatzen zaituztegu. Antolakuntzarako eskertuko genuke aldez aurretik ikastetxeko telefonora (943860462) deitzea (ez da beharrezkoa izena ematea, nahikoa da saiora etorriko zaretela adieraztea).

Oharra: Mintegia bakarra denez, bi hizkuntzetan bideratuko da. Azalpen orokorrak euskara eta gazteleraz bideratuko dira eta gero bakoitzak galderak nahi dituen hizkuntzan egiteko aukera izango du.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287