Month: urtarrila 2017

LH5 – Bizikidetza eta haurren eskubideak

Lehen hezkuntza 5. mailan, kultura erlijiosoa arloan ” BESTEEN BEHARRA DUGU ” gaia lantzen ari gara. Munduan dauden injustiziak salatu nahi ditugu eta horretarako bideo bat egin dugu. Jar dezagun denok gure hazia mundu zoriontsuago bat lortzeko! Bideoa hemen, ikus

Hi, hi, hitanoa erabili!

Aurten  LH 5. mailakoak lanketa berri batean murgildu gara, Hitanoa, hain zuzuen. Jarduera honen helburua Hitanoa erabiltzearen garrantziaz jabetu eta bere ezaugarri komunikatiboak aztertzea izan da.  Gela barruan kartelak egin ditugu eta ondoren hauek Zumaiako zenbait eraikinetan ipini ditugu: Ubillos

ITSASOAN MURGILDUTA

Zumaiarrak izanik, hain gogoko dugun itsasoaren gaiarekin txundituta gaude! Balearen ehiza, euskal nabigatzaileak, itsasoko animaliak, piratak eta kortsarioak… zenbat gauza interesgarri! Honetan zertxobait gehiago sakontzeko, Donostiara joan ginen pasa den ostegunean, Aquariuma bisitatu eta bide batez eguna lagun artean pasatzera.

SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA

SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA antolatu da aurten ere, Saharako herriari elkartasuna adierazteko. Kanpaina honen helburua Saharako herriaren beharrak asetzea da. Aurten bilduko dugu: Atuna oliotan (latak)   Makarroiak-Pasta     Azukrea Garbantzuak Babak       Dilistak Arroza Konpresak   Sendagaiak (kadukatu gabeak) Horregatik,

ESTATUKO CONFINTAREN BALORAZIOA

Dakizuen bezala  IRAES 21 eskola jasangarrien euskal sareak azaroaren 16a eta 19a bitartean Logroñon egin zen “Lurra zain dezagun” III. Estatuko Confint – Gazte Konferentzian parte hartu zuen. Bertan, jasangarritasunaren alde lan egiten duten 10 sare ezberdinetako gazteek hartu zuten

“UMEAK ETA LANDAREAK ELKARRI LAGUNDUZ PROIEKTUA”

  Proiektu honekin jarraituz, hasi dira gure Lehen Hezkuntzako umeak beraien landaretxoa landatzen. Iniziatiba honen helburuen artean haurrek landareen zaintzan ardura izatean datza, hori dela eta ikasle bakoitzari bere izena duen loreontzia eman zaio eta landarea landatzeko aukera izan du.

DONOSTIAKO ERREGETAKO KROSA

Errege egunean, Donostian, Uliako Gimnastikaren Nazioarteko Krosa korritu zen. Bertan, Gipuzkoa osotik etorritako korrikalariek hartu zuten parte eta gure ikastetxeko Daniela Larrañaga eta Laia Zendoia ere bertan izan ziren.   Aipatu, Daniela Larrañaga, alebin mailan, bigarrengo postuan helmugaratu zela eta Laia

KONFIANTZAREN PEDADOGIA MINTEGI SAIO IREKIAK GURASOENTZAT M&Jn

Konfiantzaren Pedagogia eraldaketa pedagogikoarekin aurrera dihardugu. Berri onak ditugu urte hasiera honetan:  azpiegiturei dagokienez, hilabeteetan zain egon ondoren, hurrengo asteetan obrekin hasiko garela aurreratzen dizuegu. Ikastetxeko martxak normaltasun guztiz jarraituko du, beraz, ez du aldaketarik suposatuko gure ikasle eta familien