Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
TELMOREN ABENTURAK | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea TELMOREN ABENTURAK – Maria eta Jose Ikastetxea

TELMOREN ABENTURAK

Abenduak 9, ostirala, lehen hezkuntzako bigarren mailako haur talde batek Telmo Irureta eta Amaia Ruiz de Galarretak egindako “Telmoren Abenturak” ipuin kontaketaz gozatzeko aukera izan zuen. Telmo eta Amaia aktoreak proiektu berri batekin datoz, “Telmoren abenturak” izeneko ipuina.

Datozen egunetan beren lana aurkezten jardungo dute Donostia eta inguruetako hainbat ikastetxetan. Otsailean izango da Tabakalerako “El Sekadero”-n ikusgai.

“TELMOREN ABENTURAK”

Telmo Irureta zumaiarrak eta Amaia Ruiz de Galarreta tolosarrak Donostia 2016ko proiektu baten parte da ikuskizuna. Ipuineko protagonista Telmo da eta bertan bere bizitzaren nondik norakoak kontatzen dira. Telmok bi urte zituela garun paralisia diagnostikatu zioten eta ordutik bizitakoen berri ematen digute bi gazteek. Gaiaren trataera modu natural eta hurbilean agertzen da; eskolako uneak, zaletasunak, burututako ikasketak, momentu ezberdinetan sentitutakoak… Umoretik eta baikortasunetik abiatutako kontaketa esanguratsu zein aparta da.

 

 


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287