M&J IKASTETXEA, ESKOLA JASANGARRIAREN EUSKAL SAREKO ORDEZKARI

img_20161114_154745

Aurreko ikasturtean Busturian (Bizkaian) egin zen konferentzian, Eskola Jasangarriak diren Euskal Herriko 6 ikastetxe izan ziren aukeratuak IRAES Euskal Sarearen ordezkari izateko, horietariko bat M&J Ikastetxea izanik.

IRAES 21 eskola jasangarrien euskal sareak azaroaren 16a eta 19a bitartean Logroñon egingo den “Lurra zain dezagun” III. Confint – Gazte Konferentzian parte hartuko du. Bertan, jasangarritasunaren alde lan egiten duten 10 sare ezberdinetako gazteek hartuko dute parte eta Euskal Herritik, 6 eskoletako 12 neska-mutil izango dira. Maite Aramendi eta Maria Amonarriz ikasleek ordezkatuko dute M&J Ikastetxea eta Koro Epelde irakaslearekin izango dira ospatuko den konferentzian.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik azaldu duenez, “lurrak pairatzen duen ingurumen-krisiaren aurrean gazteen konpromisoa eta erantzukizuna lortu nahi duen ingurumen-heziketako prozesu bat da Confint delakoa. Adin eta herri, erkidego, herrialde eta kontinente ezberdinetako gazteen arteko ekintza interaktiboa da konferentzia, non aipatuek elkarren artean ikasi eta lan egingo duten, helburu bakarrarekin: lurra zaintzea”.

Prozesuaren oinarria da “gazteek gazteak aukeratzen dituztela, gazteak hezten dituztela eta belaunaldi batek bestearekin bat ikasten duela”. “Prozesu horrek planifikazioa, ikerketa, eztabaida, hautaketa, proposamenak eta gizartea eraldatzeko ekintzak hartzen ditu barne, eskola, erkidego, Estatu, Europa eta nazioarte mailan gauzatzen direnak”, gaineratu du Ana Oregik.

Confint prozesuak ikasleen ingurumen-gaitasunak garatzen ditu, ikaslea Ikaskuntza-prozesuaren protagonista egin eta krisi globalak eskatzen dituen gizarte aldaketen partaide aktiboa bilakatzen baitu.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288