IRTEERA DONOSTIA

img_20161024_155646Urriaren 24an Donostiara joan ginen 1. DBHko ikasleak. Lehenengo, Miramonera gerturatu ginen EiTBko instalazioak eta platoak ikustera, komunikazioaren mundua ezagutzeko asmoz.

Ondoren, astroak eta izarrak zain geneuzkan Eureka Zientzia Museoan. Bertan, “Lurra Unibertsoan” tailerra egin genuen Eguzki Sistemaren egitura, gorputz astralak, orientazioa eta zeruko behaketa landuz.

Gero, planetariumera joan ginen eta unibertsoko sekretu batzuk ezagutu genituen (Lurra, Eguzkia, planetak, nebulosak, izarrak eta galaxiak).

Azkenik, Ondarreta hondartzara jaitsi ginen bazkaltzera.

Egun zoragarria izan genuen!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288