III. ESTATUKO CONFINTean GURE IKASLEAK

img-20161115-wa0005

Aurreko astean esan bezala, IRAES 21 eskola jasangarrien euskal sareak azaroaren 16a eta 19a bitartean Logroñon egin den“Lurra zain dezagun” III. Confint – Gazte Konferentzian parte hartu du. Bertan, jasangarritasunaren alde lan egiten duten 10 sare ezberdinetako gazteek hartu dute parte.:

  • Albacete
  • Kanariar irlak
  • Kataluina
  • Madril hiriburua eta MAdrilko komunitatea
  • Murtzia
  • Nafarroa
  • Euskadi
  • Palencia
  • Errioxa

Euskaditik 6 ikastetxe joan dira eta horietako bat gurea izan da. Maite Aramendi eta Maria Amonarriz ikasleek ordezkatuko dute M&J Ikastetxea eta Koro Epelde irakaslearekin izan dira bertan.

Guztira 120 ikaslek hartu dute parte, 46 irakaslerekin. 300 ikastetxe ordazkatu dituzte.

Elkartze honen helburu nagusia gure planetak daraman bidea aldatzea izan da. Ikasleek ziurtasun guztia erakutsi dute planeta aldatzeko gai direla, bakoitzak beraien experientziak azalduz.

4 egunetan bakoitzaren esperientziak azaldu dituzte, tailer desberdinak egin ( dantza, hip-hop, kroma, manifiestoa idatzi,…), Logroñoko plazan egindako lanaren aurkezpena egin eta amaitzeko Errioxako autoritateari egindako guztia azaldu zieten.

Amaitzeko, azken egunean bozketa egin zuten estatuko ordezkari izango diren ikasleen aukeraketa eginez eta Maria Amonarriz Estatuko Euskadiko ordezkari bezala aukeratua izan zen.

Lan bikaina egin zuten gure ikasleak. ZORIONAK !!!

Ondorengo loturetan bideoak, manifiestoa, ikasleen iritziak,… eta bestelako informazioa daukazue.

EKINTZEN BLOGa:   http://finalconfintlarioja2016.blogspot.com.es/

MANIFIESTOA  :  http://finalconfintlarioja2016.blogspot.com.es/p/comunicado.html?m=0

Ekintzak, elkarrizketak, bideoak : https://esenred.blogspot.com.es/2016/11/la-iii-confint-estatal-en-el-diario-la.html

 

img-20161117-wa0005

img-20161117-wa0006


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288