Month: azaroa 2016

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dugula eta, hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditugu ostiral honetan M&J Ikastetxean. Herri mailan, asteartean hasi zen Jon Maiaren Gutik Zura dokumentalarekin. Bihar, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Julene Azpeitia 29. ipuin lehiaketa sarien banaketa izango da

Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna

  Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna Azaroak 25a indarkeria matxistaren aurkako egunean, gizartean indarrean erroturik dauden eredu eta estereotipoak aldatzeko eta tratu txarrek eta indarkeria sexistak inolako justifikaziorik ez lekurik izan ez dezaten, guztion inplikazio eta parte hartzea ezinbestekoa da.

TRATU ONEKIN DANTZAN

Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin bat egin du M&J Ikastetxeak ere. “TRATU ONEKIN DANTZAN” lelopean,  eskualdeko ikastetxe guztietan izan da ikasleek egindako zinta dantza ikusteko aukera. Aste guztian zehar genero indarkeriaren aurkako lanketa eta sentsibilizazioa egin ondoren, polita izan da

III. ESTATUKO CONFINTean GURE IKASLEAK

Aurreko astean esan bezala, IRAES 21 eskola jasangarrien euskal sareak azaroaren 16a eta 19a bitartean Logroñon egin den“Lurra zain dezagun” III. Confint – Gazte Konferentzian parte hartu du. Bertan, jasangarritasunaren alde lan egiten duten 10 sare ezberdinetako gazteek hartu dute

“INSPIRA STEAM” BOKAZIO ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOA NESKEN ARTEAN SUSTATUZ

EAE-n aitzindaria den proiektu honetan 12 ikastetxe ari gara parte hartzen eta Lourdes Pozueta Fernandez zientzialariaren gidaritzapean gure ikastetxeko LH6. mailako neskak ari dira lanean. Cadena Ser-ek gure ikasleei egindako elkarrizketa eta Lourdes Pozueta berak Euskadi irratiko ganbara saioan eginiko

DBH ETA BATXILERGOKO IRAKURKETA LIBURUAK

Guraso Elkartetik gogoratu nahi dizuegu, DBH eta Batxilergo irakurketa liburuak G.E. ak erosiko dituela, gurasoek kuotarik ordaindu gabe. Ikasle guztiek lehen hiruhilabeteko liburuak eskolara ekarriko dituzte. Hemendik aurrera 2. eta 3. hiruhiletakoko liburuak eskolan banatuko dira eta, zenbaki bat eta

M&J IKASTETXEA, ESKOLA JASANGARRIAREN EUSKAL SAREKO ORDEZKARI

Aurreko ikasturtean Busturian (Bizkaian) egin zen konferentzian, Eskola Jasangarriak diren Euskal Herriko 6 ikastetxe izan ziren aukeratuak IRAES Euskal Sarearen ordezkari izateko, horietariko bat M&J Ikastetxea izanik. IRAES 21 eskola jasangarrien euskal sareak azaroaren 16a eta 19a bitartean Logroñon egingo den

Kartoizko kaxekin jolasean

Pasa den asteartean, Esperimentazio tailer batean parte hartzeko aukera izan genuen, 2 eta 3 urteko ikasleak kartoizko kaxekin jolasean aritu ginen, soinketa gela handian! Zenbat kaxa! Handiak, txikiak, marroiak , kolore askotarikoak, … Ederra montatu genuen! Haiekin hamaika gauza eraikitzeko

HHn esperimentazio tailerrak

Kurtsoa aurrera doa, eta HHn ere, gure ikasle handiekin hasierako urduritasunak, beldurrak… pixkanaka gaindituz goaz. Hainbat gai landu ditugu jada, eta hauekin batera sormena, iniziatiba, irudimena, talde lana… lantzeko asmoz zenbait arratsaldetan, 4 eta 5 urteko ikasleak irakasleekin esperimentazio gelan

LH 5. maila Azpeitian

Azaroaren 9an, LH 5. mailako ikasleak Azpeitira joan ginen egun pasa. Goizean,  Eskola edo Gaztetxoei Zuzenduriko Antzerkian izan ginen ikasle moduan  “Ihauteriak” eta “Serafina on line” ikusiz. Arratsaldean, berriz, bertako tren museoari bisitalditxo bat egin genion. Hemen tren desberdinak eta