KIROL EMAITZA BIKAINAK AZKENALDIAN

IMG_20160624_234732Azken asteburuetan, Nerea Aizpuruak, Aimar Insaustik, Janire eta Annette González de Etxabarrik eta Garazi Bergarak kirol emaitza bikainak lortu zituzten kirol modalitate desberdinetan.

Ekainaren 18an, Zumaian ospatu zen denboraldiko azken txirrindularitza proba eta denboraldia ezin hobeto bukatzea lortu zuen Garazi Bergarak herrian bertan garaipena lortuz.

Janire eta Annette ahizpak, Ekainaren 25ean, Frantziako Mimizan herrian jokatu zen surf txapelketan,  lehenengo eta bosgarren postuan amaitu zuten hurrenez- hurren. Ekainaren 26an berriz,  Zierbenako La Arena hondartzako surf txapelketan, lehia estu baten ondoren,  Janirek garaipena lortu zuen, Annette bigarren geratu zelarik.

Egun hauetan, Janirek, Galizian jokatuko den Espainiako surf txapelketan hartuko du parte eta hemendik zorterik onena opa diogu.

Mahai tenisari dagokionez, Nerea Aizpurua eta Aimar Insausti, Blanesen egon dira Espainiako txapelketa jokatzen. Nereak taldeka, 5.postuan amaitu du eta banakakoan berriz, 6.postuan. Aipatu, bera kaleratu zuen partaideak irabazi zuela gero txapelketa. Aimarrek ere txapelketa bikaina jokatu zuen.

Jarrai dezazuela kirol emaitza oparoak lortzen eta kirolaz gozatzen!!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288