Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
GURASO ELKARTEA ESKOLA LIBURUAK | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea GURASO ELKARTEA ESKOLA LIBURUAK – Maria eta Jose Ikastetxea

GURASO ELKARTEA ESKOLA LIBURUAK

Guraso agurgarriak;

Dakizuenez aurreko urteko azaroaren 26an “Denok Irabazle”, 2016-17 ikasturterako liburuen kudeaketarako proiektua, onartu zuen guraso elkarteko Ezohiko Asanbladak.

Beraz, hurrengo ikasturterako liburuak Gurasoen Elkarteak erosiko ditu.  Ikasmaila bakoitzeko, ikasleek ordaindu beharko dituzten kuotak alboko orrian zehazten dira.

Diru sarrera horiek, ekainaren 23tik aurrera egin beharko dira,, Gurasoen Elkarteak, Erribera kalean kokatutako CAJA RURAL DE NAVARRAren bulegoan, horretarako ireki duen kontu korrontean.

Kontu korrontearen zenbakia honako hau da:

            ES08 30080172023394192128

OHAR GARRANTZITSUA

Diru sarrera egiterakoan, kontzeptuan, ikaslearen izen abizenak zehaztu beharko dira.

(Banketxeak ez du, diru-sarrera egiteagatik, inongo komisiorik kobratuko).

Egindako diru-sarreraren ordainagiria ikastetxearen sarreran, ondo seinaleztatuko den,  postontzi batean sartu beharko da. Ordainagiria internetetik ere bidali ahal izango da ondorengo helbidera:

liburuak@mariatajose.eus

Liburuen kuoten diru-sarrera eta ordainagiriaren bidalketa UZTAILAREN 15a baino lehenago egin beharko dira.

Diru-sarrera egiten ez duten ikasleek, irailean, ikasturte hasieran, ez dute liburuen sorta jasoko.

Zalantzak argitzeko gurasoen zerbitzura honako bideak jarri dira:

  • Telefonoa: 671243151 (uztailaren 15a arte)
  • Posta electronikoa: liburuak@mariatajose.eus
  • Buruz buruko arreta uztaileko 4 eta 6an goizeko 9,00etatik 11,00tara.

Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288