Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
GURASO ELKARTEA – AURTENGO IKASTURTEKO LIBURUEN ENTREGATZEA | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea GURASO ELKARTEA – AURTENGO IKASTURTEKO LIBURUEN ENTREGATZEA – Maria eta Jose Ikastetxea

GURASO ELKARTEA – AURTENGO IKASTURTEKO LIBURUEN ENTREGATZEA

Guraso Agurgarriak:

Elkarteko Ezohiko Asanbladak onartutako “Denok Irabazle” proiektuak, ikasturte honetan gure seme-alabek erabilitako liburuen lagapenean du oinarria. Liburu horiek izango baitira, batez ere, hurrengo urtean erabiliko diren liburuak, horregatik ezinbestekoa da ikasle guztiek ikasturte bukatzerakoan liburuak ikastetxean lagatzea.

Ikasleren batek aurtengo liburuak ez baditu uzten edo bere pareko balio ekonomikoa ez badu ordaintzen, ezingo du hurrengo urterako liburu sortaren onuraduna izan, nahiz eta ezarritako liburu kuota ordaindu, horrek ez baitu liburu sorta horren kosteak estaltzen.

Hori guztia kontuan izanik, eta arazoak saihesteko, arren eskatzen dizuegu aurtengo liburuak ahal den eta azkarren ikastetxean entregatzea.

Behean daukazuen taulan ikus dezakezue proiektu honek suposatuko dituen abantaila ekonomikoak.

Zuen laguntza izango dugulakoan, jaso ezazue agur bero bat.

HH LH1 LH2 LH3 LH4 LH5 LH6 DBH1 DBH2 DBH3 DBH4 BATXI 1
PARTIKULAR EROSITA
COMPRANDO 55,00 € 145,25 € 145,25 € 161,80 € 164,25 € 165,80 € 171,13 € 199,13 € 178,32 € 189,93 € 258,45 € 350,61 €
PARTICULARMENTE 266,45 €
ORDAINDU BEHARKO
KUOTA/ 10,00 € 90,00 € 90,00 € 70,00 € 75,00 € 65,00 € 70,00 € 45,00 € 60,00 € 70,00 € 40,00 € 165,00 €
CUOTA A PAGAR

 Aurten erabilitako liburuak, eskolara ekartzen ez dituenak, irailean ez ditu liburuak izango.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288