Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
Bizitakoaz ikasiz, hurrengo geltokira! | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea Bizitakoaz ikasiz, hurrengo geltokira! – Maria eta Jose Ikastetxea

Bizitakoaz ikasiz, hurrengo geltokira!

IMG_20160617_170639

Joan den ostiralean, ekainaren 17an, ziklo amaierako ekitaldia izan genuen. Etapa honi amaiera emateko ordua iritsi zaigu. 5 urteko gelatik, ziklo honetara igarotzeko salto handia egin genuen. Gure lan egiteko modua aldatu, egoera berrira ohitu, talde bezala maitatu eta guregan konfiantza irabaziz. Orain, ziklo honetako azken egunean, zikloan genuen eginbeharra buruturik goazela esatea besterik ez zaigu gelditzen. Bi urte hauetako oroitzapenak betiko grabaturik geldituko zaizkigu. Momentu onak eta apalagoak bizi izan ditugu. Pertsona bezala gorabeherak izan dira, ikasketa prozesu bati dagokion bezalaxe. Baina bizitakoa eta ditugun bizipenak pertsona bezala hazteko eta aurrera egiteko balio digute. Azken finean, bizitza honetan momentua bizi behar dugu, eta momentu bakoitzean ikasitakoa gure barnean sartu. Hurrengo ziklora goaz, eta bertan beste hainbat abentura eta istorio izango ditugu! Talde bezala baturik ziur gaude izugarrizko esperientzia izango dela! Bizitza bi egun direlako… Bizitza bizi, besarkatu, dantzatu, maitatu, erlaxatu, bidaiatu, salto egin, korrika egin, abestu, inguruaz gozatu, gozatu, eta batez ere utzi bizitzari ileak harrotzen!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288