Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK – Maria eta Jose Ikastetxea

ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

14

Ekainaren 12an, Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6.mailako mutilek,  eskubaloiko Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten Urnietan.

Zumaiako eskolarteko txapelketa irabazi ostean, Gipuzkoako txapelketa jokatzeko aukera izan dute eta bi norgehiagoka irabazi ostean, igandean finala irabaztea lortu zuten.

Mahai tenisean berriz, Nerea Aizpuruak, “Zona Norte”ko txapelketa irabazi zuen Donostian. Urtean zehar jokatu da txapelketa hau eta asteburuan sailkapeneko lehenengo zortziak lehiatu ziren, onena Nerea Aizpurua izan zelarik.

Azkenik, txirrindularitzan, Garazi Bergarak Lasarteko txirrindularitza proba irabazi zuen. Hau ere, denboraldi bikaina egiten ari da eta asteburu honetan Zumaian ospatuko da denboraldiko azken proba.

Zorionak guztioi eta zorte on Garazi!!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288