Month: ekaina 2016

KIROL EMAITZA BIKAINAK AZKENALDIAN

Azken asteburuetan, Nerea Aizpuruak, Aimar Insaustik, Janire eta Annette González de Etxabarrik eta Garazi Bergarak kirol emaitza bikainak lortu zituzten kirol modalitate desberdinetan. Ekainaren 18an, Zumaian ospatu zen denboraldiko azken txirrindularitza proba eta denboraldia ezin hobeto bukatzea lortu zuen Garazi

EUSKADIKO 14.OLINPIADA MATEMATIKOA

DBH bigarren mailako ikasleek parte hartu zuten Euskadiko 14.Olinpiada Matematikoan. Lehenengo fasea ikastetxean egin zen  martxoaren 4an eta  bigarren mailako ikasle guztiek parte hartu zuten. Bigarren fasea Donostian egin zen maiatzaren 14an. Han izan ziren gure bi ikasle : Ainhoa

GURASO ELKARTEA – AURTENGO IKASTURTEKO LIBURUEN ENTREGATZEA

Guraso Agurgarriak: Elkarteko Ezohiko Asanbladak onartutako “Denok Irabazle” proiektuak, ikasturte honetan gure seme-alabek erabilitako liburuen lagapenean du oinarria. Liburu horiek izango baitira, batez ere, hurrengo urtean erabiliko diren liburuak, horregatik ezinbestekoa da ikasle guztiek ikasturte bukatzerakoan liburuak ikastetxean lagatzea. Ikasleren

GURASO ELKARTEA ESKOLA LIBURUAK

Guraso agurgarriak; Dakizuenez aurreko urteko azaroaren 26an “Denok Irabazle”, 2016-17 ikasturterako liburuen kudeaketarako proiektua, onartu zuen guraso elkarteko Ezohiko Asanbladak. Beraz, hurrengo ikasturterako liburuak Gurasoen Elkarteak erosiko ditu.  Ikasmaila bakoitzeko, ikasleek ordaindu beharko dituzten kuotak alboko orrian zehazten dira. Diru

Bizitakoaz ikasiz, hurrengo geltokira!

Joan den ostiralean, ekainaren 17an, ziklo amaierako ekitaldia izan genuen. Etapa honi amaiera emateko ordua iritsi zaigu. 5 urteko gelatik, ziklo honetara igarotzeko salto handia egin genuen. Gure lan egiteko modua aldatu, egoera berrira ohitu, talde bezala maitatu eta guregan

Hondartzan jolasten!

Kurtsoko azken egunak aprobetxatuz, HH-ko 3, 4 eta 5 urteko ikasle eta irakasleak Itzurun hondartzara joan ginen. Hondarrarekin jolastu genuen : gazteluak egiten, zuloak, mendiak… Globoak ere hondarrez bete genituen ondoren kariokak egiteko! Zein ondo pasa genuen! Ederra ikasturte amaiera!

ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Ekainaren 12an, Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6.mailako mutilek,  eskubaloiko Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten Urnietan. Zumaiako eskolarteko txapelketa irabazi ostean, Gipuzkoako txapelketa jokatzeko aukera izan dute eta bi norgehiagoka irabazi ostean, igandean finala irabaztea lortu zuten. Mahai tenisean berriz,

FELIX URANGA ESPAINIAKO TXAPELKETAN AZPITXAPELDUN

Ekainaren 11ean, Aranjuez herrian ospatu zen Espainiako piraguismo txapelketa. Bertan, gure ikasle den Felix Uranga eta ikasle ohi dugun Mikel Casquerorekin batera, K2 modalitatean 2.postuan helmugaratu ziren, Espainiako txapeldunorde titulua eskuratuz. Bestalde, Unai Casquero beste bikotekide batekin, hauek ere K2

AMETSA ERREALITATE!!!!!

Pasa den ostiralean, hainbeste aldiz pentsatutako eta desiratutako tailerra egi bihurtu zen. Guraso, haur eta hezitzaileak Amaiako Plazan elkartu ginen esperientzia ahaztezina bizitzeko gogoz. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei gure proiektu eta ametsak egi bihurtzen laguntzeagatik. Zoragarria izan zen!!!!!

ZIRKOA

Pasa den maiatzaren 27an, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleek Zirkoa eskeini genien bosgarren mailako gure irakurle laguneko kideei. Gorputz Hezkuntzan, arlo desberdinetan trebatu ostean, egun batez orekariak, animaliak, malabaristak eta nola ez, pailazoak bihurtu ginen gure ikusleak gozaraziz. Hemen behean