MARIA ETA JOSE IKASTETXEKO 5.MAILAKO IKASLEAK “AMETS BAT” PROGRAMAKO IRABAZLE

amets bat

Errealak bere harrobiko gazteei hurbildu nahi die taldea, haurrei. Horretarako sortu zuen, hain zuzen, “Amets Bat” ekimena. Ekimen honi esker, Gipuzkoako ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek aukera izaten dute Zubieta ezagutzeko, jokalariekin hitzaldi-elkarrizketa batean parte hartzeko, igandean Anoetako partidura joateko eta, hori gutxi balitz, jokalariekin batera partidua hasi aurretik zelairatzeko.

Errealean, badakite ekintza hauek klase ordutan egiten direla eta horregatik ikasleen heziketa prozesuan parte hartu nahi dute.
Hau ikusirik, “lehiaketa” antzeko bat egiten da umeen jarrera, euskararen erabilera eta animazioa kontutan hartuz.
Ikasturte honetan, Gipuzkoako 35 ikastetxek hartu dute parte Errealaren “Amets Bat” programaren barnean eta jarrera, euskara eta animazioa kontutan hartuta, Maria eta Jose Ikastetxeko 5.mailako ikasleek lortu dute puntuazio altuena.

Zorionak guztioi eta jarrai dezazuela horrela!

 


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 286