KIROL EMAITZA BIKAINAK ASTEBURUAN

IMG_20160521_124541[1]

Maiatzaren 15 eta 21ean, Janire Gonzalez-Etxabarrik, Frantziako La Piste herrian eta Kantabriako  San Vicente de la Barqueran jokatutako surf txapelketak irabazi zituen.  Denboraldi ezin hobea ari da egiten eta hemendik zoriondu eta animatu  nahi dugu orain bezala jarraitu dezan.

Bestetik, maiatzaren 21ean, Aizarnazabalen izan zen txirrindularitza proban, Garazi Bergarak bigarren postuan amaitu zuen. Garazi ere, denboraldi bikaina burutzen ari da eta berari  ere zorionak.

Azkenik, aipatu, maiatzaren 21ean, Zestoan atletismo topaketa egin zela eta Maria eta Jose Ikastetxeko haur eta gazteek emaitza onak lortu zituztela izan  ziren proba ezberdinetan.

Jarrai dezazuela guztiok kirol emaitza oparoak lortzen eta kirolaz gozatzen!!

12885863_1007653875987206_3283204525999508665_o


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 286