IRAES TALDEA ESTATUKO CONFINTera

aukezpena-argakia

Dakizuen bezala ESKOLA JASANGARRIA ziurtagiria daukagunez IRAES SAREAN lan egin eta parte hartzeko aukera daukagu. Bertan, ikastetxe ezberdinen artean praktika onen trukaketa egiten da eta baita ikastetxeen arteko kongresuak ere. Ingurumen saila, udaletxeak, zonaldeko koordinazio taldeekin ere harremanak izaten dira. 

IRAES TALDEKO azken albistean esan bezala, aurten ere  Busturian antolatu zen kongresuan, VII EUSKAL CONFINT-a deiturikoan, gure Ikastetxeko ikasleek bere lana aurkezteko aukera izan zuten.  Bertan  2016-2017 ikasturteko IRAES taldeko ordezkari izateko aukeraketa egin da eta aukeratutako lehenengo ikastetxea  M&J IKASTETXEA.

Boto kopurua
1 Maria eta Jose 24
2 Sagrado Corazón 21
3 El Regato 19
3 Bizkaia Ikastetxea 19
5 El Ave María 16
5 Franciscanas de Montpellier 16
7 Elgoibar 15
7 Lauro Ikastola 15
9 Elorrio BHI 13
10 Egibide 12
10 San José Carmelitas 12

IRAES SAREAK, toki ezberdinetan aurkeztu behar izaten ditu bere lanak. Adibidez, lehendakari edota sailburuen aurrean, estatua eta Europa mailan egiten diren topaketetan, irrati edo telebista saioetan,… eta hor izango da gure ikastetxea hurrengo ikasturtean. 

Azaroan Estauko konferentzia ospatuko da eta bertan egongo da M&J IKASTETXEA.

Oso garrantzitsua lorturikoa M&J Ikastetxeko ikasleentzat eta baita Zumaiako herriarentzat ere. Horrelako foroetan parte hartzeak, hezkuntzatik haratago doazen bizipen eta jakinduria ekartzen bait dute.

ZORIONAK IRAES TALDEKO GURE IKASLEEI!!!LAN BIKAINA EGIN DUZUE!!!!

 


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288