Gure aretoan bertsotan

20160516_174506Aurten ere, maiatzaren 16an, astelehena, arratsaldeko 6etan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleok bertsoak kantatu ditugu gure Ikastetxeko aretoan.

Ipuin klasikoen pertsonaiak protagonista izan dira gure emanaldi honetan: Edurne Zuri, Pinotxo, Bremengo musikariak, hiru txerritxoak… Kontaera  horien omenez bertso ederrak idatzi eta abestu ditugu.

Egun honetan, herriko ikasleak bertsolariak izan gara eta guraso eta lagunekin batera, baita ikusleak ere , partehartzaile bikainak izan gara.

Ikasturtean zehar Jokin Uranga bertsolariaren eskutik hainbat doinu,  neurri eta bertso ikasi eta landu ondoren, gaurko emanaldiarekin jarduera horiei amaiera eman diegu.

Esan behar dugu ikuskizun honen antolatzaile modura Zumaiako Udala eta Jokin Uranga bertsolaria, gure irakasleekin batera izan ditugula.

Bertsotan ederki pasa genuen!

https://youtu.be/AM8fDboLahQ

 


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 286