EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA / TXURI-URDIN

IMG_0098

Maiatzaren 5ean, ostegunean, LH 4.mailako ikasleek, Donostiara irteera egin genuen. Goizean, Kutxa Espazioa bisitatu genuen eta fisikari lanetan ibili ginen! “Uraren hamaika aurpegiak” tailerrean ere parte hartu genuen, uraren erabileraz, zikloaz, dentsitateaz … gehiago jakiteko! Museora bisita gidatua egiteko aukera ere izan genuen. Miramoneko parketik Txuri Urdin Izotz Jauregira abiatu ginen bazkaldu ostean. Patinak eta kasko dotorea jantzirik, bertan patinatzen aritu ginen, baita patin gainetan diskotekan dantza egiten ere! Egun dibertigarria izan zen eta primeran pasatu genuen guztiok elkarrekin!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288