ETOR ZAITEZ EA21eko BIHARKO UDAL FORORA

Udalbatzarren2-1 (1)-page-001

Kaixo familia!

Ikasleak EA21eko proiektoaren barne EKITATEAren gaia landu dute urtean zehar. Gai hau ez dute landu ikastetxe mailan soilik, herri mailako diagnostikoa ere egin dute. Lan horren ondorioa aurkeztuko dute bihar Zumaiako udaletxean.

Horregatik bihar, maiatzaren 24a, goizeko 10:00etan, ikasleek gure herriko bizitza hobetzeko asmoz, Udal Foroan alkateari hainbat proposamen luzatuko dizkiote ateratako ondorioak kontutan harturik.
Interesa baduzue udaletxean izango duzue proposamen horien berri izateko aukera. Bertan ikusiko garelakoan gaude eta ziur gauza interesanteak jakiteko aukera izango duzuela.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 286