Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
Elorrixara autobusean! | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea Elorrixara autobusean! – Maria eta Jose Ikastetxea

Elorrixara autobusean!

IMG_3298

Pasa den ostegunean, maiatzaren 5ean, 3 eta 4 urteko ikasle eta irakasleak kurtso amaierako txangoa izan genuen!

Goizeko bederatzietarako eskolara azaldu ginen gure bisera eta motxilak soinean hartuta, eta urduri hamarrak aldera autobus geltokira abiatu ginen. Izan ere, gure kurtso amaierako txangoa, ez zen edonolako txangoa, ez… autobusa hartu eta aldapan gora igo ondoren, laster asko iritsi ginen gure helmugara: Elorrixara!

Behiak, txahalak, loreak, txoriak, zaldiak, txakurrak… ikusteko aukera izan genuen, eguraldi aparta izan genuen gainera! Elorrixako parkean jolastu ondoren, lagun guztiak elkarrekin eseri eta bazkaltzeari ekin genion! Zein goxoa etxetik ekarritako ogitartekoa!

Nahiko jolastu ondoren, eta elkarrekin barrezka eta korrika aritu ondoren, berriz ere autobusean eskolara itzultzeko garaia iritsi zen.

Zoragarri pasa genuen elkarrekin! Datorren urtean… berriz!!

 

 


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287