BERTIZEN BI EGUN

20160505_103648

Maiatzaren 4 eta 5ean, LH 5. mailako ikasleok Bertizen hainbat abentura bizi izan ditugu. Eguraldi zoragarria izan dugu.
Astelehenean autobusa hartu eta Nafarrorantz abiatu ginen, Narbartera iritsi eta trasteak aterpetxean utzi genituen eta herrira oinez joan ginen. Han frontoian eta parke txiki batean jolasean ibili ginen eta gero ibaian hankak eta batzuk zertxobait gehiago freskatzeko aukera ere izan genuen.
Ondoren, bertan bazkaldu genuen eta hiruretan Zuhaitz Parkera joan ginen eta han segurtasun neurriak jarraituz, zuhaitz batetik bestera ibili ginen. Bertan tirolina zegoen eta jeitsiera dibertigarriak egin genituen. Bukatzeko geziak jaurti genituen eta nahiko ondo moldatu ginen.
Gauean afaldu eta diskotekan dantzan aritu ginen.
Hurrengo goizean gosaldu eta Lorategi Botanikoa ikusi genuen, hango landare eta zuhaitz ederren artean ibili ginen.
Bazkaldu eta Zumaiara bueltatu ginen. Ederki ibili ginen!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288