Astitzen lagunekin gaua pasatzen!

IMG_3378

Maiatzaren 12 eta 13an, LH 1.mailako ikasleak Astitzera joan ginen gaua pasatzera .

Ostegun goizean, Zumaiatik abiatu ginen eta bertako begiraleekin, ingurua ezagutu eta herensugearen istorioa entzun genuen. Jolastu ondoren, bazkaltzeko  ordua iritsi zitzaigun eta indarrak hartu eta gero, arratsaldean  Mendukilo leizezuloa bisitatu genuen. Kobazuloa izugarri gustatu zitzaigun! Fosilak, intsektuak, saguzarrak…ikusi genituen, bai harrigarriak! Mendi ibilbide bat eginez, aterpera iritsi ginen afal ordurako.

Afaldu ondoren diskoteka egin genuen eta handik ohera. Leher eginda geundenez, oso ondo egin genuen lo!

Hurrengo goizean, gure motxilak prestatu eta gosari gozoa bertan genuen prest. Galtxagorrien herrira abiatu ginen eta beraientzat etxeak eraiki genituen.  Aterpera itzuli ginenean etxera eramateko oroigarria egin, bazkaldu eta Zumaiara itzultzeko autobusa hartu genuen.

Irteera ahaztezina izan zen!!!!!!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288